Mundua -

ERRUSIA

‘San Petersburgo erdigunean kaosa da nagusi’

Errusian Nazioarteko Harremanak ikasten ari den sopeloztar batek azaldu duenez, leherketa izan ondoren jendetza bildu da inguruan.

Errusia. Argazkia: Sara Gascó
Errusia. Argazkia: Sara Gacó
Errusia. Argazkia: Sara Gascó

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Petersburgoko (Errusia) metro geltokitik minutu gutxira bizi den euskal emakume batek eitb.eusi azaldu dionez, leherketa izan ondoren "jendetza bildu da inguruan" eta "kaosa nagusi" izan da hiriaren erdigunean. Astelehen honetan izandako atentatuan, gutxienez hamaika pertsona hil dira.

Sara Gasco Sopelan (Bizkaia) jaiotako gazte bat da, gaur egun Nazioarteko Harremanak ikasten ari dena San Petersburgon. Hirian ibiltzeko eta klasera joateko leherketa izan den geltokian hartzen du metroa normalean, bere etxetik zazpi minutura (oinez).

Gazteak bere lagun baten kasua aipatu du ere, leherketa izan baino minutu batzuk lehenago metroa hartu duena. Hala, geltokitik irteten ari zela, eskailera mekanikoetan, lehergailuk eztanda egin duela entzun du.

Jendea pilatuta dago, eta pertsona askok bere autoa hartu dute erdigunetik alde egiteko”, azaldu du. “Garraio zerbitzuak itxita daude; ezin dugu taxirik ezta metrorik hartu”, gaineratu du leherketa izan ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia berriak Atentatuak bideoak Gaurko azken orduko albistea