Mundua -

Venezuela

Venezuelako saio parlamentarioa bertan behera utzi behar izan dute

Boliviako Guardia Nazionalak negar eragiteko gasa eta gomazko pilotak jaurti dizkie Auzitegi Goreneko magistratuen kargugabetzea eskatzen zuten ehunka pertsonari.

Caracas hirian izandako protestak. Argazkia: EFE
Caracas hirian izandako protestak. Argazkia: EFE
Caracas hirian izandako protestak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblea Nazionalak (oposizioak gehiengoa du bertan) bertan behera utzi du Auzitegi Goreneko magistratuen kargugabetzea eskatzeko aurreikusita zegoen saio parlamentarioa, Boliviako Guardia Nazionalak diputatuei eta protestan parte hartu duten ehunka lagunei Parlamenturako bidea itxi ondoren.

Venezuelako oposizioak astearte honetan Caracas hirian egindako martxa bat desegin du Boliviako Guardia Nazionalak, negar eragiteko gasa eta gomazko pilotak erabiliz. Protestariak Parlamentura zihoazen, Parlamentuari eskumen guztiak kentzea erabaki zuten Auzitegi Goreneko epaileak kargugabetzea eskatzeko.

Julio Borges Asanblea Nazionaleko presidentearen arabera, Gobernuak ez die utzi diputatuei astearte honetarako aurreikusita zegoen saio parlamentarioan parte hartzen.

Horren esanetan, Auzitegi Goreneko magistratuek “estatu kolpea” eman zuten oposizioari eskumen guztiak kentzea erabaki zutenean, gero iritziz aldatu eta neurri hori baliogabetu zuten arren. Hala, Asanblea Nazionalak Parlamentuan egitekoa zuen bilera bertan behera uzteko “errepresioa” erabili izana leporatu dio Nicolas Maduroren Gobernuari.

Boliviako Guardia Nazionalak gas negar-eragilea jaurti die Caracas hirian egindako protestan parte hartu duten herritarrei.

Beste alde batetik, Miguel Pizarro parlamentariak Gobernuaren jarrera kritikatu du, “herritarrak zapaldu eta jazarri” baititu. Ildo horretatik, funtzionarioekin hitz egiten eta akordioa bilatzen ahalegindu dela esan du, baina Poliziaren erantzuna kontrakoa izan dela nabarmendu du.

Boliviako Guardia Nazionalak hiriaren erdigunean sartzen utzi ez dien arren, mobilizazioan parte hartu duten herritarrak sakabanatu eta nola edo hala Parlamentura iristen saiatuko direla esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Venezuela bideoak Latinoamerikako albisteak