Mundua -

Atentatua Suedian

Terrorismoa egotzi diote Stockholmeko atentatuagatik atxilotutakoari

Suediako Poliziak baieztatu duenez, lehergailu bat aurkitu dute atzo hainbat lagun harrapatu eta lau pertsona hil zituen kamioiaren hondakinen artean.

Suediako Polizia zaintza lanak egiten. Argazkia: EFE
Suediako Polizia zaintza lanak egiten. Argazkia: EFE
Poliziak Stockholmeko atentatuaren ustezko egilea atxilotu du

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako Fiskaltzak larunbat honetan jakinarazi duenez, atzo atxilotutako gizonezkoa, ustez Stockholmeko merkatalgune batean jazotako atentatuarekin zerikusia zuelakoan, "terrorismo delituak" egin izanaren susmagarria da.

Karin Rosander fiskalak irrati bati egindako adierazpenetan baieztatu egin du 39 urteko gizonari terrorismoa egozten diotela eta Uzbekistanekoa dela.

Aftonbladet egunkari suediarrak jasotako iturrien arabera, atxilotuak aitortu egin omen du bera izan zela kamioiaren gidaria.

Bestalde, Rosanderrek ez du ziurtatu bigarren norbanako bat atxilotu dutenik, SVT Nyheter telebista kateak aurreratu bezala.

Kamioiaren harrapaketa

Atzo arratsaldeko 15:00ak aldera, kamioi batek hainbat pertsona harrapatu zituen Stockholmeko erdialdean dagoen merkataritza gune batean. Harrapaketa horren ondorioz, gutxienez lau pertsona hil dira eta beste 15ezauriak izan zituzten.

Kamioi gidariak ihes egitea lortu zuen, eta Polizia bere atzetik ibili zen.

Lehergailu bat kamoi barruan

Aldi berean, Suediako Poliziak baieztatu duenez, lehergailu bat aurkitu dute atzo hainbat lagun nahita harrapatu eta lau pertsona hil zituen kamioiaren hondakinen artean.

Aftonbladet egunkariaren arabera, poltsa baten barruan "etxean egindako lehergailu bat" zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak bideoak Gaurko azken ordukoa