Mundua -

Mobilizazioak

Venezuelako oposizioak beste bost manifestazio iragarri ditu

Chavismoaren aurkako mugimenduak sinadurak bilduko ditu, Tarek William Saab herriaren defendatzaileari epaileen aurkako prozesua babes dezan eskatzeko.

Venezuelako oposizioaren protestak. EFE
Venezuelako oposizioaren protestak. EFE
Oposizioak manifestazio gehiago deitu ditu Venezuelan

0:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chavismoaren aurkako mugimenduak bost manifestazio iragarri ditu datozen egunetarako, Justizia Auzitegi Goreneko zazpi epaileren aurka. "Estatu kolpea" egin izana leporatu die.

Freddy Guevara Asanblea Nazionaleko presidenteordeak azaldu duenez, oposizioa kalera irtengo da berriz ere astelehenean, Caracasen zein herrialdeko 23 estatutan. Aurreratutakoaren arabera, hiriburuko Jose Marti plazan elkartuko dira, hiriaren ekialdean, 10:00etan mobilizazioa egiteko.

Horrez gain, Parlamentuak (oposizioaren esku) "herrialdeko sektore anitzek egindako oso adierazpen garrantzitsua hartuko du asteartean". Era berean, egun horretan bertan eta biharamunean, chavismoaren aurkako mugimenduak sinadurak bilduko ditu, Tarek William Saab herriaren defendatzaileari epaileen aurkako prozesua babes dezan eskatzeko.

Oposizioko milaka kide saiatu dira, laugarren aldiz azken astean, herriaren defendatzailearen egoitzara martxa egiten, baina poliziak ez die utzi, gomazko perdigoiak eta gas negar-eragileak jaurtita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea