Mundua -

Krimea

Hamaika lagun desagertu dira Itsaso Beltzean, ontzi bat hondoratu ostean

Marineletako bat, ukrainarra, erreskatatu dute, baina herrialde bereko beste zortziren, bi errusiarren eta georgiar baten bila jarraitzen dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamaika lagun desagertu dira eta bat bizirik erreskatatu dute bandera panamarra zeraman Geroi Arsenala kargaontzia Itsaso Beltzean, Krimeako penintsulatik gertu, hondoratu ostean, Errusiako agintariek jakitera eman dutenez.

Geroi Arsenala zamaontzia bart hondoratu da, bederatzi ukrainar, bi errusiar eta georgiar bat zeramatzala.

"Orain arte, eskifaiako hamabi kideetako bat erreskatatu dute, makinista, ukrainarra, eta Volganeft-18 ontzian dago", azaldu dio Errusiako Itsaso eta Ibai Garraioko Agentzia Federalaren (Rosmorrechflot) bozeramaileak Sputnik albiste-agentziari.

Rosmorrechfloten bozeramailearen arabera, itsaso gaiztoa dago eta egoera ez da erraza. Errusiako Larrialdi Ministerioak zehaztu du Kertx-eko itsasartean hondoratu dela ontzia, Azovetik Turkiara zihoanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa