Mundua -
Erasoa
Gutxienez 148 hildako, Afganistango Armadaren aurkako eraso batean
Errezatu ostean soldatuak meskitatik atera zirenean gertatu zen erasoa, Dehdadi barrutian.
Agentziak | Erredakzioa
148 soldadu hil eta beste 64 zauritu dira, Afganistango Armadaren aurkako eraso taliban batean, herrialdearen iparraldean. Hamar erasotzaileak ere hil egin dira, iturri militarrek Efe agentziari jakinarazi diotenez.
Sei orduko erasoa ostiral eguerdian hasi zen, errezatu ostean soldatuak meskitatik atera zirenean. Dehdadi barrutian gertatu zen.
Erasotzaileek uniforme militarrak zituzten jantzita, eta kuartel barruan sartzea lortu zuten Armadaren hainbat ibilgailutan. Erasotzaileetako bat immolatu egin zen bigarren kontrolgunean harrapatu zituztenean; gainerakoak, berriz, tiroka hasi ziren.
Indarkeriak gora egin du Asiako herrialdean 2015eko urtarrilaren 1ean NATOren borroka misioa amaitu zenez gero. Matxinatuek aurrera egin dute, eta lurraldearen % 57 baino ez du kontrolatzen orain Gobernuak, AEBren datuen arabera.