Mundua -

Manifestazioa VEnezuelan

Martxa isil batek azken protestetan hildakoak omendu ditu Caracasen

Hasiera batean Poliziak mobilizazioa egitea oztopatu du, baina gerora, martxak beste bide batetik aurrera egitea baimendu dute.

Manifestazio isila Caracasen. Argazkia: EiTB
Manifestazio isila Caracasen. Argazkia: EiTB
Istilurik gabe igaro da Maduroren eta Gobernuaren aurkako martxa Caracasen

2:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka venezuelar Caracasko kaletatik zehar manifestatu dira isilean Mesa de la Unidad Democratica (MUD) Venezuelako oposizioko alderdiak deituta, azken egunetako protestetan hildako pertsonak omentzeko.

Bertaratu diren gehienak zurizko jantzita zeuden, eta apezpiku-konferentziaren egoitzak izan dituzte helmuga.

"Caracasko kaleetatik zehar oinez gabiltza, bakean eta isilik, errepresioaren biktimen oroimenez eta nazio adiskidetzearen alde otoi egiten", adierazi du Twitter bidez Lilian Tintori opositoreak, Leopoldo Lopezen emazteak.

Hasiera batean Poliziak mobilizazioa egitea oztopatu du, "aurrekoetan izandako indarkeria guneak ekiditeko", baina gerora, martxak beste bide batetik aurrera egitea baimendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Venezuela argazkiak