Mundua -
Venezuela
Chavistek kaleak hartu dituzte bakearen alde eta indarkeriaren aurka
Bakearen eta terrorismoaren aurkako manifestazioan oposizioari leporatu diote 26 hildako utzi dituen egunotako indarkeria.
agentziak | erredakzioa
Milaka chavistak Caracaseko kaleak hartu dituzte Venezuelako oposizioaren azken egunotako "terrorismo" ekintzak salatzeko. Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren aurka egindako protesta sortak utzi dituen 26 hildakoen ardura leporatu diete oposizioko kideei.
"Bakearen aldeko eta terrorismoaren aurkako Gazte Martxa" deiturikoa Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak (PSUV) deitu du, eta Caracas zeharkatuko du, Madurok harrera egin aurretik.
Manifestariek oposizioari egozten diote egunotako indarkeriaren eta liskarren ardura, Ministerio Publikoaren arabera 26 hildako utzi dituena.
Oposizioaren manifestazioak desegin dituzte
Bestalde, Venezuelako segurtasun indarrek gaur berriro desegin dituzte oposizioko jarraitzaileak Caracasen egiten ari ziren manifestazioak, hiriburuko erdigunean Herriaren Defendatzailearen egoitzara iristen saiatzen ari zirelako.