Mundua -

Nepal

Bizirik topatu dute Himalaian 47 egun galduta egon den mendizalea

Ura eta gatza izan ditu elikagai bakar tarte horretan. Kobazulo batean babestu ziren bera eta bere bikotekidea, baina hura orain dela hiru egun hil zen.

Bi mendizaleak ez atzera ez aurrera egin ezinik geratu ziren, gune amiltsu batean. Argazkia: EFE
Bi mendizaleak ez atzera ez aurrera egin ezinik geratu ziren, gune amiltsu batean. Argazkia: EFE
Bi mendizaleak ez atzera ez aurrera egin ezinik geratu ziren, gune amiltsu batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate talde batek Taiwango mendizale bat bizirik eta horren bikotekidea, hilik, topatu ditu 47 egunez Dhading Nepalgo barruti batean galduta egon ostean, Poliziak Eferi azaldu dionez.

"Erreskate talde batek bizirik topatu zuen Liang Sheng-yu txangozalea eta hilda Liu Chen-chin bikotekidea, Dhading barrutian", esan du Deependra Panjiyar Poliziak gune horretan duen bozeramaleak.

Bikotea martxoaren 9an ikusi zuten azkenengoz, Tipling gunean, hain zuzen, gaur topatu dituzten gune berean, eta biak kobazulo batean babestu ziren gune amiltsu batean ez atzera ez aurrera egin ezinik geratu ostean, Poliziaren arabera.

Erreskatatu eta gero, mendizalea Katmanduko Ospitalera eraman eta hango medikuek egoera "normalean" dagoela esan dute, hanketako batean gaizkoatu zaion zauri bat badu ere.

"Tratamendupean dago orain", gizonak 20 kilo inguru pisatzen dituelako eta desagertuta egon den tartean ura eta gatza baino ez dituelako izan elikatzeko, Binod Adhikari ospitaleko bozeramaleak azaldu duenez.

Gainera, mendizalearen hitzetan, beste mendizalea (bikotekidea) orain dela hiru egun hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak