Mundua -
AEB
Arkansasen hiltzera zigortutako laugarren presoa hil dute zortzi egunetan
Kenneth Williams presoa osteguneko 23:05ean hil da, injekzio hilgarriaren prozedura hasi baino 13 minutu geroago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetako Arkansas estatuak laugarren presoa hil du azken zortzi egunetan, 2005etik hil den laugarrena, eta 17 urtean lehen aldiz exekuzio bikoitza egin eta astebetera.
Kenneth Williams presoa osteguneko 23:05ean hil dute, injekzio hilgarria emateko prozedura hasi eta 13 minutura.
Arkansas estatuak amaiera eman nahi die heriotza-zigorra jaso zuten 8 presoren auziari, eta lau horiek zerrenda horretako erdiak baino ez dira. Epaietako hiru eten egin dituzte, eta beste zigor bat erabaki gabe dago oraindik.
Komunikatu batean, Williamsek barkamena eskatu die bere biktimen familiei, "senideak zentzurik gabe hiltzeagatik", Arkansas Online webguneak jaso duenaren arabera.