Mundua -
Atxiloketak
Bost atxilotu Frantzian, terrorismoaren aurkako polizia-operazio batean
Villeneuve-d'Ascq udalerrian, Roannen eta Rouenen izan dira atxiloketak. Armak aurkitu dituzte ondoren egindako miaketetan.
Agentziak | Erredakzioa
Astearte honetan, bost pertsona atxilotu dituzte Frantzian, terrorismoaren aurkako polizia-operazio batean. Frantziako hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, armak aurkitu dituzte ondoren egindako miaketetan.
Villeneuve-d'Ascq udalerrian (Frantzia iparraldean), Roannen (erdi-ekialdean) eta Rouenen (ipar-mendebaldean) izan dira atxiloketak, “Le Parisien” hedabideak zabaldu duenez.
Parisko Fiskaltzak (terrorismoaren kontrako gaien arduraduna) martxoaren 8an irekitako ikerketaren barruan egin dute polizia-operazioa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea