Mundua -

Hiriburuaren erdigunean

Bi eztanda izan dira Erroman, Zirku Nagusiaren ondoan

Ez da inor zauritu leherketaren ondorioz. Poliziak adierazi duenez, aldarrikatzeko helburuz egindako ekintza izan omen da, ez baitute inor zauritzeko asmorik izan.

Poliziak, eztanda izan den lekuan. Argazkia: EFE
Poliziak, eztanda izan den lekuan. Argazkia: EFE
Poliziak, eztanda izan den lekuan. Argazkia: EFE

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lehergailuk eztanda egin dute gaur, ostiralean, Erromako Marmorata etorbidean, Zirku Nagusia dagoen lekutik hurbil, 09:50 aldera, zauriturik eragin barik.

Polizia, Suhiltzaileak eta lehergailu-teknikariak bertaratu eta larrialdi lanetan aritu dira lehen uneetan.

Momentuz, ez dute hipotesirik baztertu, baina egilea talde anarkistaren bat izan ote den aztertzen ari dira.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Poliziaren bozeramale baten esanetan, lehergailua jarri duten "pertsonak" edo "pertsona taldeak" ez dute inor zauritzeko asmorik izan, kontuan hartuta eraikin baten ondoan, leku zabal batean, eztandarazi dutela.

Antza denez, bi autoren artean kokatu dituzte lehergailuok, horietako bat kaltetuta.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak