Itxi

Mundua

Wannacry birusa

Dagoeneko 200.000 zibereraso erregistratu dira, 150 herrialdetan

Agentziak | Erredakzioa

Astelehen honetan eraso gehiago erregistratu daitezke, langile asko lanera bueltatzen baitira. 'Sekula ikusi gabeko zibererasoa da', Europoleko zuzendariaren hitzetan.

  • Sekula ikusi gabeko zibererasoa da. Argazkia: EFE

    Sekula ikusi gabeko zibererasoa da. Argazkia: EFE

Ostiral honetatik 200.000 zibereraso baino gehiago erregistratu dira nazioarteko 150 herrialdetan, Europol Europako Poliziak jakitera eman duenez. Baliteke WannaCry birusaren bidez sistema informatiko gehiago kaltetu izana, eta astelehen honetan kasu gehiago ezagutzea (langile asko lanera bueltatzen baitira).

Rob Wainwright Europoleko zuzendariak ITV hedabide britainiarrari jakinarazi dionez, zibereraso honek berezitasun bat du, izan ere, erreskatea eskatzeko softwarea (ransomware) bestelako sistema batekin erabili zuten birusa automatikoki zabaltzeko.

"Sekula ikusi gabeko zibererasoa da. Orain arte bildutako datuen arabera, 150 herrialdetan 200.000 zibereraso baino gehiago erregistratu dira. Kasu gehienetan enpresa edo erakunde handiei kaltetu diete", azaldu du Europoleko zuzendariak igande honetan.

"Gero eta kasu gehiago daude. Kezkatuta nago astelehenean langile asko lanera bueltatu eta ordenagailuak pizten dituztenean oraindik ere kasu gehiago ezagutu daitezkeelako", esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena