Mundua -

Atentatua Grezian

Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohia zauritu da leherketa batean

Lehergailua pakete batean zegoen ezkutatuta eta autoan zihoala hura ireki duenean gertatu da leherketa.

Lucas Papademos. Artxiboko argazkia: EFE
Lucas Papademos. Artxiboko argazkia: EFE
Lucas Papademos. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohiaren kontrako atentatua izan da Atenasen. Papademos zihoan ibilgailuan jarritako lehergailu batek eztanda egin du eta politikari greziarra zauritu egin da. Haren gidaria eta bizkartzaina ere zaurituta daude.

Papademos ospitalera eraman dute eta sabelaldean eta hanketan ditu zauriak, Proto Thema egunkariak zabaldu duenez. Haren bizia ez omen dago arriskuan.

Antza, lehergailua pakete batean zegoen ezkutatuta eta ireki duenean gertatu da leherketa.

Papademos 2011n eta 2013an izan zen Greziako lehen ministro eta Europako Banku Zentraleko presidenteordea ere izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea