Mundua -
Lehenengo itzulia
Frantziako hauteskunde legegiletan parte-hartzea % 40,75ekoa, 17:00etan
Pirinio Atlantikoetan, berriz, % 42,8koa izan parte hartzea ordu berean. Galdeketen emaitzak betez gero, Emmanuel Macron presidentearen alderdiak gehiengo osoa lortuko du.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako hauteskunde legegileetako lehen itzulian partaidetza % 40,75ekoa da, igande honetan, 17:00etan (10:00 GMT), duela bost urte baino zifra baxuagoa.
Barne Ministerioak gogoratu duenez, 2012ko hauteskunde legegileetako lehen biran lehen partaidetza indizea % 48,31koa zen, 2007an, aldiz, % 49,28koa.
Macronek Brigitte emaztearekin batera bozkatu du Le Touqueten, Frantzia iparraldean, bikoteak bigarren etxebizitza duelako bertan. Parisen jarraituko du hauteskunde egunaren garapena.
Berrikuntza politikoa espero da
Frantziako hauteskunde legegileek herrialdeko panorama politikoan berrikuntza handia eragitea espero da. Galdeketen emaitzak betez gero, Emmanuel Macron presidentearen alderdiak gehiengo osoa lortuko du.
Hauteskunde zerrendatan inskribatuta dauden 47,5 milioi pertsona inguruk Batzorde Nazionaleko 577 diputatuak aukeratuko dituzte. Orain arte talderik anitzena, 284 eserlekurekin, sozialistek eta haien aliatu ekologistek osatutakoa da.
67.000 hauteslekuek 08:00etan ireki dituzte ateak, eta (06:00 GMT) 20:00etara arte egongo dira zabalik. Herririk txikienetan bi ordu lehenago itxiko dituzte, eta itsasoz bestaldeko lurraldetan larunbat honetan bozkatu dute.
Macron, egoera ezin hobean
Atzerrian bizi diren frantziarrek, berriz, joan zen astean bozkatu zuten, eta Macronen La République en marche! alderdiaren alde egin zuten hein handi batean. Inkesten arabera, alderdi horrek 397 eta 427 diputatu eskuratu lituzke, gehiengo absolutua lortzeko behar diren 289 diputatuak baino askoz gehiago.
Errepublikanoek 95 eta 115 eserleku bitartean lortuko lituzke, eta oposizioko buru izango lirateke; sozialistak, aldiz, 40 eserleku baino gutxiago bereganatuko lituzkete. Fronte Nazionala alderdi ultraeskuindarrak eta Frantzia intsumisoa ezkerzaleak zaila izango dute taldea osatzeko behar diren 25 eserlekuak eskuratzea.
% 49 eta % 60 arteko parte-hartzea espero da, eta, horrenbestez, 2012an izandako % 42,8ko abstentzioa gaindi dezakete frantziarrek haueskunde legegileen lehen itzulian.