Mundua -
Istripua
Auto batek gutxienez 8 oinezko harrapatu eta zauritu ditu Amsterdamen
Poliziak jakitera eman duenez, ez dirudi 'gertakaria nahita eragindakoa izan denik'.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez zortzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Amsterdameko tren geltoki aurrean auto batek hainbat oinezko aurretik eraman ostean.
Poliziak ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, ez du uste "gertakaria nahita eragindakoa izan denik".
Autoa debekatuta dagoen leku batean egon da aparkatuta, eta Polizia gidariari horren berri ematera joan denean, hark ihes egiteari ekin dio, eta bidean hainbat oinezko harrapatu ditu. Azkenerako, autoa Amsterdameko metroko sarrera batean geratu da.
Zaurituetako bi zauri larriekin eraman dituzte ospitalera, eta beste sei lekuan bertan artatu dituzte.
Poliziak gidaria txilotu du, eta hasieran batean egindako galdeketaren arabera, Poliziak uste du autoaren kontrola galdu duela eta ez duela nahita egin.