Mundua -
AEB
Lau pertsona hil dira San Frantziskon izandako tiroketa batean
UPS mezularitza enpresaren zentro batean jazo da tiroketa, eta susmagarria bertako langilea da. Poliziak tiroz hil du erasotzailea.
agentziak | erredakzioa
Gutxienez hiru pertsona hil dituzte eta beste bi zauritu San Frantziskon (AEB), UPS mezularitza enpresaren zentro batean, agintariak aipatuta San Francisco Chronicle egunkariak jakinarazi duenez.
UPSk baieztatu egin du erasotzailea eta biktimak enpresako langileak direla. Gainera, poliziak tiroz hil du erasotzailea.
San Frantziskoko Ospitalean hainbat pertsona artatu dituzte, baina oraindik ez dago argi zenbat eta zer larritasun maila duten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea