Mundua -
Kolonbia
Hiru pertsona hil dira Bogota iparraldean, atentatu batean
Hiru emakumek bizia galdu dute, larri zauritu ostean, lehergailu batekin merkataritza-gune batean egindako eraso baten ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru emakume hil dira Bogota iparralden, merkataritza-gune batean, lehergailu batekin egindako eraso batean larri zauritu ostean, Kolonbia hiriburuko larrialdi zerbitzuek igande honetan jakitera eman dutenez.
Ospitaletik jakinarazi dutenez, Ana Maria Gutierrez (27 urte ditu) eta Lady Paola Jaimes (31 urte ditu) “jasandako lesioengatik hil dira”.
Aurrez, Enrique Peñalosa Bogotako alkateak adierazi duenez, kanpotar batek ere bizia galdu du erasoagatik. Oraindik ez da egilea zein den jakin.
“Hildako neska 23 urteko frantziar bat da”, esan du Peñalosak. Dirudienez, Bogotako eskola batean gizarte zerbitzu bat eskaintzen ari zen.
Burgumaisuak nabarmendu duenez, hamaika zaurituetatik hiru larri daude.
Atentatua 17:00etan izan da (22:00 GMT), Andino merkataritza-guneko bigarren solairuko bainugeletan.