Mundua -

Sutea Portugalen

Suhiltzaileek uste dute Portugalgo sutea nahita piztutakoa dela

Hipotesi nagusiaren arabera, tximista batek eragin zuen sutea, baina suhiltzaileek esan dutenez, tximistak hasi zirenerako suak bi ordu zeramatzan piztuta.

Suhiltzaileak lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Suhiltzaileak lanean. Artxiboko argazkia: EFE
Portugalgo sutearen %95 kontrolpean dute

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek uste dute Portugal erdialdea kiskaltzen ari den sutea nahita piztutakoa dela, Gobernuak egindako lehen ikerketak tximistak batek eragin zuela badio ere.

"Tximistak hasi zirenerako suak ia bi ordu zeramatzan piztuta; hori bai, tximisten ondorioz sua indartu egin zen, baina ordurako oso handia zen", azaldu du Jaime Marta Soares Suhiltzaileen Elkarteko presidenteak.

"Kriminal batek piztutako sutea izan daiteke", esan du TSF katean.

Joan den larunbatean piztutako sutearen ondorioz 64 pertsona hil ziren, horietako asko errepidean harrapatuta,  suarengandik ihesi zihoazela.

Agintariek jakinarazi dute hondamendian zauritutako lagunak 204 direla, tartean suhiltzaile batzuk daude.

Portugalgo erakundeek minutu bateko isilunea egin dute gaur, biktimen omenez. Gobernuak agindu du diru-funtsa sortuko dutela, suak kaltetutako herriak berreraikitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak albisteak Gaurko azken orduko albistea Portugal albisteak Suhiltzaileak albisteak