Mundua -

Kolonbia

ELNk aske utzi ditu bahitutako bi kazetari holandarrak

Derk Johannes Bolt eta berarekin lan egiten duen Eugenio Ernest Marie Follender kameraria ekainaren 17an bahitu zituzten, Catatumbo eskualdean.

ELNk aske utzi ditu bahitutako bi kazetari holandarrak
ELNk aske utzi ditu bahitutako bi kazetari holandarrak
ELNk aske utzi ditu bahitutako bi kazetari holandarrak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 17an bahitutako bi kazetari holandarrak aske utzi ditu ostiral gauean Askapen Nazionalerako Armadak (ELN). Astebetez Kolonbiako Catatumbo eskualdean (ipar-ekialdean) bahituta egon dira, Kolonbiako Herritarren Babesleak jakitera eman duenez.

Zehazki, Derk Johannes Bolt eta berarekin lan egiten duen Eugenio Ernest Marie Follender kameraria askatu ditu ELNk. Holandako Spoorloos elkarrizketa saioan lan egiten duten bi kazetariak joan den astean bahitu zituzten, Filogringoko baserri batean, El Tarra udalerrian (Kolonbiako ipar-ekialdean).

Askapen Nazionaleko Armadaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioak aurrera jarraitzen dute, bake-prozesua gauzatzeko helburuarekin. ELNk ostiral goizean iragarri zuen Bolt eta Follender kazetariak askatu zituela, Twitter bidez zabaldutako mezu baten bidez. Alabaina, ordu batzuk geroago aurreko mezu horretan akats bat egon zela eta biak bahituta jarraitzen zutela azaldu zuen.

Halaber, bi kazetari holandarrak aske utzi dituzten unean egindako argazki bat zabaldu du Kolonbiako Herritarren Babesleak. Bolt eta Follender ekainaren 17an bahitu zituzten, Filogringon, ELNk ingurua kontrolpean izateko egindako miaketa baten ostean.

Catatumbo eskualdea (ipar-ekialdean) Venezuelarekin mugan dago, eta, inguru horretan, liskar ugari sortu omen dira, Askapen Nazionalerako Armadaz gain Askapenerako Herri Armadak (EPL) eta bestelako talde kriminalek ere ekintzak burutzen dituztelako bertan.

Kolonbiako Gobernuarekin bake-prozesua gauzatzen ari den FARC gerrilla Catatumbo inguruan aritu izan da ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Bahiketak albisteak Herbehereak bideoak Albisteak Kolonbiako albisteak gaur Kazetaritza azken ordukoa