Mundua -

ITALIA

Erromak iparraldeko bi bankuren 'likidazio ordenatua' onartu du

Banca Popolare di Vicenza eta Veneto Banca bankuek aktibo osasuntsuak eman ahal izango dizkiote Intesa Sanpaolori, eta, hala, jarduerarekin jarraituko dute. Bruselak begi onez ikusi du operazioa.

Paolo Gentiloni lehen ministroa eta Padoan, Ekonomia ministroa, atzo. Argazkia: EFE
Paolo Gentiloni lehen ministroa eta Padoan, Ekonomia ministroa, atzo. Argazkia: EFE
Paolo Gentiloni lehen ministroa eta Padoan, Ekonomia ministroa, atzo. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak Veneto eskualdeko bi bankuren "likidazio ordenatua" onartu zuen atzo, igandea, lege-dekretu baten bidez eta, horrela, Intesa Sanpaolori aktibo osasuntsuak eman ahalgo dizkiote, eta jarduerarekin jarraitzeko moduan egongo dira.

Banca Popolare di Vicenza eta Veneto Banca bankuen sukurtsalek ateak ireki ahal izango dituzte astelehenean, azken orduan onartutako lege-dekretuari esker. Neurria ministroen kontseiluaren ezohiko bilera batean onartu zuten. Izan ere, Europako erakundeek emandako jarraibideak aplikatzeko deitu zuten bilera.

Europako Erresoluzio Batzorde Bakarrak bi entitateen likidazioa agindu zuen ostiralean, Europako Banku Zentralak (EBZ) bideraezinak direla, edo izateko zorian daudela, adierazi eta gero.

Intesa Sanpaolo Italiako banku talde handiena da, eta, orain, likidatutako bi bankuen kontrola hartuko du bere gain, Paolo Gentiloni lehen ministroak baieztatu zuenez. Gainera, modu horretan, gordailuen titularrak eta obligazioen jabeak babestuko dituzte.

"Krisiak hartutako neurriak eragin du esku-hartzea", onartu zuen Genitolik prentsaurrekoan. Era berean, gaineratu zuzenez, "oso garrantzitsua, larria eta oso beharrezkoa" zen eta, horrela, "porrot neurrigabea" saihestu ahal izan da.

Pier Carlo Padoan Ekonomia ministroaren esanetan, onartutako dekretuaren bidez "17.000 milioirainoko baliabideak" bideratu ahal izango dituzte. "Likidazio neurrigabea" ekiditeko modu bakarra izan dela ziurtatu zuen berak ere.

Operazioarekin 600 sukurtsal itxiko dituzte (guztira 6.000 baino gehiago izango dira bi bankuen lokalak, gehi Intesa Sanpolokoak batuta) eta 4.000 lanpostu inguru murriztu. Orain, hiru bankuek 100.000 langile inguru batuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Munduko albisteak Europar Batasuna Gaurko azken ordukoa Italiako albisteak Erroma