Mundua -

TXINA

Liu Xiaobo Bakearen Nobel sariduna askatu dute, osasun arazoengatik

Gibeleko minbizi terminala diagnostikatu diote. Liu Shenyangeko ospitale batean dago, Liaoning lurraldean.

Xiaobo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Xiaobo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Xiaobo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liu Xiaobo Txinako disidente eta Bakearen Nobel sariduna espetxetik atera dute osasun arazoengatik, gibeleko minbizi terminala diagnostikatu ostean, Hu Jia sendiaren lagun eta aktibistak EFEri azaldu dionez.

Liu Shenyangeko ospitale batean dago orain, Liaoning lurraldean, Huk aipatutako elkarrizketan baieztatu duenaren arabera.

Liu Xiaobo Txinako disidenterik ezagunetakoa da; 2010ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, aurreko urtean 11 urteko kartzela-zigorra jaso ondoren, Estatuaren boterearen aurkako iraultza sustatzeagatik".

Liuk '08 Gutuna' sinatu zuen, beste 300 bat intelektualekin batera, eskubide konstituzionalak aplikatzea eskatzeko, hau da, prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna eta alderdi-aniztasuna, besteak beste.

Senideek orain dela 10 bat egun egin zioten bisita ospitalean, eta orduan "egoera egonkorrean" zegoen, azaldu du abokatuak, zeintzuk egon ziren zehaztu gabe.

Momentura arte, senideak baztertu du zaintza herrialdeko beste ospitaleren batean bilatzea.

Liu Xia Liu Xiaoboren emaztea etxean dago atxilotuta eta, orain arte, ezin izan dute harekin hitz egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina bideoak Nobel sariak 2024 Eguneko albisteak