Mundua -
Heriotza
Simone Veil feminismoaren aitzindaria hil da, 89 urte zituela
Abortua legeztatu zuen Frantzian 1975ean, Osasun ministro zela, eta Europako Parlamentuko presidente izendatu zuten lehen emakumea izan zen.
Agentziak | Erredakzioa
Simone Veil hil da gaur, 89 urte zituela. Veil feminismoaren aitzindaritzat hartu ohi da; izan ere, abortua legeztatu zuen 1975ean, Frantziako Osasun ministro zela. Horrez gain, Europako Parlamentuko presidente izendatu zuten lehen emakumea izan zen.
Auschwitzeko kontzentrazio-eremuan egon zen preso, eta familiako kide asko galdu zituen bertan. Bere aparteko jarduera politikoagatik nabarmendu zen, Frantzian zein nazioartean.
Veilen ondare politiko garrantzitsuena bere izena daraman legea izan zen. 1975eko urtarrilaren 17an onartu zen, eta abortua zigorgabetu zuen, baldintza batzuk betez gero.