Mundua -
Arequipa eskualdean
6,3ko indarra hartu duen lurrikara bat izan da Perun
Hipozentroa 36 km-ko sakoneran izan da. Oraindik ez dute ez biktimarik ez kalte materialik zenbatu.
agentziak | erredakzioa
Richter eskalan 6,3 maila hartu duen lurrikara batek Peru hego-mendebaldea astindu du, Arequipa eskualdea, hain zuzen. Oraindik ez dute ez biktimen ez kalte materialen berri eman.
Peruko Geofisika Institutuak zehaztu duenez, epizentroa Aticotik 45 bat kilometrora kokatu da, Caraveli probintzian, eta hipozentroa 36 bat kilometroko sakoneran izan du.
ANDINA Peruko Estatuko albiste agentziaren arabera, sismoa Ica eskualdean ere sentitu da.
Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren arabera, sismoak 6,4ko indarra hartu du, eta 44 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea