Mundua -

Asanblea konstituziogilea

Venezuelako oposizioa, 48 orduko grebarako prest

Maduroren Gobernuaren aurkakoak kalera irtetekoak dira gaur eta bihar, igandean egingo duten Asanblea Konstituziogilea dela eta.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eta bihar, asteazkenean eta ostegunean, Venezuelako oposizioak 48 orduko greba egingo du hirietan jarduera eteteko asmoarekin, eta, horrela, Nicolas Maduro presidenteari presioa egiteko, Asanblea Konstituziogilea egin ez dezan.

Deialdiaren aurrean, asken egunotan, erregaia erosi nahi zuten herritarrek ilara luzeak egin dituzte gasolindegietan, eta Caracasko supermerkatu askotan herritar askok janaria eta bestelako oinarrizko jakiak hartu dituzte, greban horietako asko faltako direlakoan.

AEBk Venezuelan duen enbaxadak "neurri egokiak" hartzeko deia egin die herritar estatubatuarrei, eta Gobernuaren aurkako manifestazioak egiten diren kaleetatik ez igarotzea eskatu die.

Bestalde, Hector Rodriguez Konstituziogilerako hauteskunde kanpainako buruak indarkeriatik eta Konstituziogilearen aurkako boikotetik aldentzeko eskatu zion oposizioari, eta, bide batez, uztailaren 30ean prozesuan parte hartzea eskatu zuen.

Bitartean, Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioa da herrialdeak bizi duen krisialditik irteteko eta gerra saihesteko irtenbiderik egokiena, Luis Vicente Leon analistaren iritzian.

"Akatsak dituen negoziazioa gerra zibila eta blokeatutako herrialde bat baino askoz hobea izango da", analistaren ustez. Edonola ere, ez du uste negoziazio horren bidez Gobernua aldatu ahalko dutenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Venezuela bideoak Nicolás Maduro gaur