Mundua -

Afrika

Gutxienez ehun pertsona hil dira Kenian, hauteskundeen osteko protestetan

Herritarrei eta kazetariei erdigunera hurbiltzea debekatu die Poliziak, eta Nairobiko Kibera auzoan gas negar-eragileak jaurti dituzte manifestarien kontra.

Kenian izandako hauteskundeek tentsio handia eragin dute herrialdean. Argazkia: EFE
Kenian izandako hauteskundeek tentsio handia eragin dute herrialdean. Argazkia: EFE
Kenian izandako hauteskundeek tentsio handia eragin dute herrialdean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsona baino gehiago hil dira Kenian, hauteskundeen ondoren herrialdeko hainbat tokitan izandako protestetan, oposizioko koalizioak (NASA) aditzera eman duenez. Hauteskundeetan iruzurra izan dela salatu du taldeak, garaipena aldarrikatzeaz gain.

Kenian izandako hauteskundeek tentsio handia eragin dute, eta une honetan protesta ugari daude herrialdeko hainbat tokitan. Kimusu herrian, herritarrei eta kazetariei erdigunera hurbiltzea debekatu die Poliziak. Nairobiko Kibera auzoan, berriz, gas negar-eragileak jaurti dituzte manifestarien kontra.

Kiberan tentsio handia dago, eta, goizean, KTN tokiko hedabide bateko kazetari bat atxilotu dute, berriemaileak protestak izaten ari diren lekura hurbil ez daitezen Poliziak gas negar-eragileak jaurti dituela esan ondoren.

"Ez dut kazetariekin hitz egiteko astirik. Gure bizilagunak inguruko ospitaleetara eraman behar ditugu, herritarrak hiltzen ari dira", esan du Ken Okoth oposizioko diputatu batek. Kibera auzoan milioi bat inguru pertsona bizi dira.

Bien bitartean, arpilatze ugari egin dituzte inguruko etxeetan eta dendetan. Manifestariek makilak eta harriak daramatzate, eta Poliziak tiroz egin die aurre.

Liskarra ostiral gauean piztu zen, hauteskundeen emaitzen berri izan ondoren. Presidentea berrautatu izanaren kontrako protestak dira, oposizioak ez baititu onartzen emaitza ofizialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albisteak Eguneko albisteak