Mundua -
Erasoa
Gutxienez 18 hildako Burkina Fasoko kafetegi batean izandako erasoan
Erasotzaileak tiroka hasi dira Uagagudu hiriburuko Estambul kafetegian, eta azkenean hil egin dira Poliziak abiatutako operatiboan.
Agentziak | Erredakzioa
18 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Uagagudun, Burkina Fasoko hiriburuan, armatuta zeuden bi gizonek egindako erasoan, herrialdeko Gobernuak jakinarazitakoaren arabera.
Erasotzaileak tiroka hasi dira bart, hiriburuko erdiguneko Estambul kafetegian. Poliziak lau ordu igaro ditu bertan, eta ustezko bi erasotzaileek hilda amaitu dute.
Gobernuko Informazio Zerbitzuak ez du argitu biktimak nongoak diren, baina baliteke hainbat herrialdetako pertsonak izatea.
Oraingoz 18 pertsona hil dira, eta dozenaka zauritu ospitaletara eraman dituzte. Besteak beste, erasotzaileei aurre egiten saiatu diren hainbat polizia zauritu dira, Remis Dandjinou Gobernuko bozeramaileak argitutakoaren arabera.