Mundua -

Frantzia

Nimeseko tren geltokiko miaketa amaitutzat eman du Frantziako Poliziak

Hala, zerbitzu guztiak laster normaltasunera itzuliko direla baieztatu du. Armatuta joan zitezkeen hainbat pertsonen bila egon dira, eta gizon bat atxilotu dute.

Nimeseko tren geltokian izandako gorabeheraren amaiera iragarri du Frantziako Poliziak. Argazkia:EFE
Nimeseko tren geltokian izandako gorabeheraren amaiera iragarri du Frantziako Poliziak.
Nimeseko tren geltokian izandako gorabeheraren amaiera iragarri du Frantziako Poliziak. Argazkia:EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nimes hiriko (Frantzia hego-ekialdean) tren geltokiaren miaketa amaitutzat eman du jada Frantziako Poliziak. Hala, zerbitzu guztiak laster normaltasunera itzuliko direla baieztatu du Gardeko prefekturak, Twitterren zabaldutako mezu baten bidez.

Nimeseko tren geltokian armatuta joan zitekeen gizonezko bat atxilotu dutela baieztatu du Frantziako Poliziak, geltokia hustu eta herritarrei ingurura ez hurbiltzeko eskatu ostean. Gizon batzuk armatuta egon daitezkeen susmoarekin hartu dute erabaki hori, baina geroago jakinarazi dute bertan ez dela tiroketarik egon.

Halaber, beste susmagarri baten bila dabilela baieztatu du Frantziako Poliziak.

21:15ean eman dute tren geltokia husteko agindua. Ordu horretan, bidaiariei geltokitik irteteko eskatu diete segurtasun indarrek, eta berehala itxi dute Nimeseko tren geltokia, iturri polizialek 'Midi Libre' egunkariari azaldu diotenez.

Frantziako hedabide horren arabera, lekuko batzuek armatuta joan zitezkeen hainbat pertsona ikusi dituzte eta abisua eman diote Poliziari. Orduan, lekura hurbildu diren agenteek geltokitik irteteko eskatu diete bidaiariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Frantzia argazkiak Gaurko azken orduko albistea