Mundua -

Frantzia

Auto batek bi autobus-geltokiren aurka jo eta oinezko bat hil du Marseillan

Poliziak Portu Zaharreko inguruetara ez hurbiltzeko eskatu die herritarrei, gidaria atxilotu baino lehen.

Gizon bat atxilotu dute oinezko bat harrapatu eta hiltzeagatik Marseillan

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bi autobus geltokiren aurka jo eta 42 urteko emakume bat hil du Marseillan, Frantzia, Poliziaren Prefekturaren bozeramalearen esanetan. Nolanahi ere, bozeramaleak ez du harrapaketa egiteko arrazoirik zehaztu.

Gertaeraren ostean, Frantziako Poliziak operazioa handia abiarazi du hirian, eta autoaren gidaria atxilotu du Portu Zaharrean.

Harrapaketa Charles Llivon etorbideko autobus geltoki baten ondoan izan da, iturrien arabera. France Info eta BFMTV telebista kateen esanetan, atxilotua aurrekariak dituen 35 urteko gizonezkoa da. Antza, ez du loturarik terrorismoarekin.

Poliziaren beste iturri batek Le Depeche du Midiri adierazi dioenez, gidariak beste autobus geltoki baten aurka jo du lehenago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris azken ordukoa Frantzia bideoak Albisteak