Mundua -

DNA probak

Danimarkan aurkitutako gorpua desagertutako kazetariarena da

Azkenekoz Madsen asmatzailearen itsaspekoan ikusi zuten. Hura elkarrizketatzera zihoan. Gizonaren bertsioaren arabera, erreportaria istripu batean hil zen, eta gorpua Baltikoko itsasora bota zuen.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kopenhage hegoaldeko hondartza batean duela bi egun aurkitutako emakumearen gorpua Kim Wall kazetari suediarrarena da, Danimarkako Poliziak asteazken honetan jakinarazi duenez, DNA proben emaitzak jaso ostean.

Wall azkenekoz abuztuaren 10ean ikusi zuten, Peter Madsen asmatzaile daniarrak sortutako itsaspekoaren barruan. Hura elkarrizketatzera zihoan. Gizonezkoaren bertsioaren arabera, erreportaria istripu batean hil zen, eta hark gorpua Baltikoko itsasora bota zuen.

Danimarkako Poliziak datu gehiago emango ditu prentsaurreko batean. Atzo zuhurtzia mantendu zuen DNA probak egin arte, baina gorpua nahita moztua izan zela aurreratu zuen.

Gorputz-enborra astelehen arratsaldean aurkitu zuen Amager irlan (hiriburuaren hegoaldea) txirrindulari batek. Agintariei abisatu zien, Madsen kartzelaratu zuen auzitegiak sumario-sekretua partzialki kendu ostean, arduragabekeriazko homizioagatik egoera aringarriekin.

Madsenek (46 urte ditu) hasierako deklarazioa zuzendu zuen, Wall (30 urte ditu) Kopenhageko portu batean lehorreratu zuela, eta istripu batean hil zela esan zuen. Ondoren “Kogeko badian (hiribiruaren hego-ekialdean) itsasoan gorpua” bota zuela esan zuen, Poliziaren oharraren arabera.

Badia horretan ikusi zuten asmatzailea hurrengo goizen, itsaspekoaren barruan. Minutu gutxira utzi zuen, arazoak izan ostean, ontzia hondoratzea eraginda. Analisi teknikoen arabera, nahita egin zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur Suedia Kazetariak albisteak Danimarka albisteak