Mundua -

AEB

Harvey urakanak euri jasa handiak utzi ditzake Texas estatuko kostaldean

Zenbait tokitan 215 kilometro orduko abiadura hartu duten haize-boladak eragin izan ditu. Datozen orduotan ahulduz joango da.

Harvey urakana Texas estatuko kostaldera iritsi da, lauko indarrarekin
Harvey urakana Texas estatuko kostaldera iritsi da, lauko indarrarekin
Uholdeen beldur dira Texasen, Harvey urakana kontinentean sartuta

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harvey urakana bosteko eskalan lauko indarrarekin sartu da bart Texas estatuko kostaldean, eta azken orduotan indarra galdu duen arren, euri jasa handiak utzi ditzake, ondorio “suntsitzaileak” izango dituzten uholdeak espero baitira. Arrazoi horregatik, Donald Trump AEBko presidenteak hondamendi egoera ezarri du estatu horretan.

Urakanak 22:00ak aldera jo zuen lurra (larunbateko 03:00etan, gurean) Texas hegoaldean, Corpus Christitik 45 bat kilometrora dagoen Rockport hirian (ipar-ekialdean), eta zenbait tokitan 215 kilometro ordurainoko abiadura hartu duten haize-boladak eragin izan ditu.

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (CNH) jakinarazi duenez, indarra galdu duenez orain astiroago mugitzen da, eta horrek suntsitzeko ahalmena nabarmen handitzen du. Oraindik ezin dira ezagutu urakanak utzitako ondorioak, baina eraikin asko suntsitu ditu eta horietako batzuk jendea barruan zegoela erori dira.

Une honetan, Harvey urakana ipar-mendebalderantz doa, baina datozen orduotan euri jasa handiak utziko dituela aurreikusi dute adituek. Hala, abiadura galduz joan da pixkanaka, baina “uholde katastrofikoak” utziko ditu.

Izan ere, Harveyk euri eta itsaso biziak ekarriko ditu kostaldean, eta horrek ondorio "suntsitzaileak" izan ditzaketen uholdeak eragin lezake. Beldur gehien uholdeek eragiten dute. Izan ere, 25 zentimetro bota du momentuz, eta zenbait tokitan metro bat ere harrapatzea espero da.

“Urakanak lurra jo duen arren, euriengatik ezarritako arriskua hasi besterik ez da egin”, ohartarazi du AEBko Urakanen Zentro Nazionalak ohar batean, eta eragin gehien Texas iparraldean izango duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak Urakanak albisteak