Mundua -

Venezuelako oposizioa

Venezuelatik ateratzea debekatu diotela salatu du Tintorik

Europatik bira bat egitea zeukan aurreikusita, bere senarra etxe barruan atxilotuta dagoela salatzeko asmoz.

Lilian Tintori. Artxiboko argazkia: EFE
Lilian Tintori. Artxiboko argazkia: EFE
Lilian Tintori. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilian Tintorik, Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioko buru denaren emazteak, salatu duenez, Venezuelako agintariek debekatu egin diote herrialdetik ateratzea, nahiz eta Europatik zehar bira bat egiteko asmoa zeukan, bere senarra etxe barruan atxilotuta dagoela salatzeko asmoz.

"Herrialdetik ateratzea debekatu didate. Diktadurak ekidin nahi duena da nazioarteko bira oso garrantzitsua egin dezagula", adierazi du Tintorik Twitter bidez. Mezu horrekin batera Ministerio Publikoaren aginduz bere pasaportea atxikitzeko akta ofizialaren argazki bat erantsi du.

Izan ere, Ministerio Publikoak inputatu egin du joan den asteartean haren ibilgailuan aurkitutako 200 milioi bolivarrengatik (60.000 dolar baino gehiago).

Emmanuel Macronekin (Frantziako presidentea), Mariano Rajoyrekin (Espainiako presidentea) Angela Merkelekin (Alemaniako kantzilerra) eta Theresa Mayrekin (Erresuma Batuko lehen ministroa) biltzekoa zen Tintori datorren astean, Julio Borges Venezuelako parlamentuko presidentea lagun zuela.

"Argi geratu da diktadurak nire aurka zergatik asmatzen dituen gezurrak: Venezuelan bizi dugun krisialdi humanitarioari buruz hitz egin dezadan galaraztea", salatu du Tintorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro Leopoldo López albisteak