Mundua -

Lurrikara

Bizi bila ari dira Mexikon, lurrikararen ondoren

Gutxienez 225 pertsona hil dira herrialdean eta hiriburuan 39 eraikin erori dira.

Sismo en México el 19 de septiembre de 2017. Foto: EFE
Sismo en México el 19 de septiembre de 2017. Foto: EFE
Erreskate lanek ez dute etenik lurrikararekin behera etorritako eraikinetan

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeak buru belarri ari dira Mexikon, hondakinen artean bizi bila, atzo gutxienez 225 pertsona hil zituen lurrikararen ostean.

Gobernuak hiru dolu egun deitu ditu, baina herritarrek gogo biziz ekin diete bizirik dirautenak bilatzeari eta hildakoak hobiratzeari, ahalik eta lasterren berreraikitze lanak abiatu ahal izateko.

Lurrikara 7,1 gradukoa izan zen Ritcher eskalan, eta Morelosen izan zuen epizentroa, Mexiko Hiritik 120 kilometrora.

Herrialdeko hiriburuan, gutxienez 94 pertsona hil dira eta 1.800 zauritu, baina oraindik zenbakiok ez daude guztiz argi.

Gainera, 39 eraikin erori dira, eta beste 30etan kalte larriak daude.

Norbaitek ahotsen bat entzuten duen bakoitzean isiltasuna nagusitzen da han eta hemen, hondakinen azpian norbait bizirik egon daitekeen seinalea baita.

Tragediaren min handienetako bat Mexiko Hiriko Enrique Rebsamen eskola da, bertan 32 ume eta bost heldu hil baitira. Bertan, 14 pertsona erreskatatu ahal izan dituzte.

Azken balantze ofizialaren arabera, 225 pertsona hil dira orotara Mexikon: 94 hiriburuan; 71, Morelosen; 43, Pueblan; 12, Mexiko Estatuan; 4, Guerreron; eta bat, Oaxacan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Mexiko argazkiak Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako albisteak Lurrikarak munduan