Mundua -

Tentsioa, gora

AEBetako bonbaketariek Ipar Koreako kostaldearen gainetik hegan egin dute

"Edozein mehatxuei aurre egiteko aukera militarrak ditugun mezu argia helarazi nahi dugu", diote AEBek. Bestalde, bere sistema nuklearraren garapena "azken fasera" iritsi dela iragarri du Ipar Koreak.

AEBko hegazkinak, Ipar Koreatik gertu. Argazkia: EFE
AEBko hegazkinak, Ipar Koreatik gertu. Argazkia: EFE
AEBko hegazkinak, Ipar Koreatik gertu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako bonbaketariek eta ehiza-hegazkinek Ipar Koreako kostaldeen gainetik hegan egin dute larunbat honetan. Ekintza horrekin AEBek "mezu argia" bidali nahi izan diote Ipar Koreari, "edozein mehatxuei aurre egiteko aukera militarrak" dituztela, hain zuzen ere, Pentagonoko bozeramaile den Dana Whitek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

"Ipar Koreako arma-programa mehatxu larria da Asia-Pazifikoa eskualderako eta nazioarte osorako. AEB eta gure aliatuak defendatzeko gure aukera militarrak erabiltzeko prest gaude", esan du Whitek.

"Ipar Koreako ekialdeko uretan, nazioarteko aire-zonaldean, hegan egin dute" Guam uhartetik irtendako B-1B bonbaketariek eta Okinawatik (Japonia) irtendako F-15C Eagle ehiza-hegazkinek.

Ipar Korearen sistema nuklearra

Bestalde, Ipar Koreak gaur NBEaren aurrean iragarri duenez, bere sistema nuklearraren garapena "azken fasera" iritsi da, baina dioenez, defentsa helburuak baino ez ditu, eta "azken aukera" moduan bakarrik erabiliko du.

Ri Yong Ho Ipar Koreako Atzerri ministroak Nazio Batuen Erakundean azaldu duenez, "duela gutxi" hidrogeno bonba batekin egindako proba "arrakastatsua izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Trump hesia Ipar Korea Albisteak