Mundua -

Sismoa

Kalte arinak eragin ditu Txilen 6,3 graduko lurrikara batek

Sismoak Aricatik 56 bat kilometrora izan du epizentroa, eta 99 kilometrora hipozentroa.

Sismoa izan den lekua. Argazkia: USGS
Sismoa izan den lekua. Argazkia: USGS

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ritcher eskalan 6,3 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Txileko iparraldea astindu du gaur, urriaren 10ean, herrialdeko Sismologia Zentro Nazionalak jakinarazi duenez.

Lurrikarak kalte arinak eragin ditu Txileko errepide nagusi baten tarte batean. Halaber, herritarren urduritasun krisi ugari jaso dira bertoko ospitaleetan.

Sismoa hango 03:32ean izan dan (06:32 GMT) eta epizentroa Aricatik 56 bat kilometrora kokatu da, Peruko mugatik hurbil.

Halaber, epizentroa 99 kilometroko sakoneran izan du lurrikarak. Gainera, dardara horren ondoren, beste erreplika batzuk izan dira, askoz ere arinagoak: 3,3; 3,7 eta 4,4; 4,8 eta 3,5ekoak, hain zuzen.

Oraindik ez dago argi biktimarik edo kalterik eragin duen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Lurrikarak gaur