Mundua -

ARGENTINA

Argentinan aurkitutako gorpua Maldonadorena dela baieztatu du familiak

Kasuaz arduratzen den Gustavo Lleral epaileak esan duenez, autopsiaren arabera, gorpuak ez du lesio zantzurik. Heriotzaren arrazoiak oraindik ez dituzte argitu.

Indigenen aldeko protesta batean ikusi zuten azkenekoz, duela bi hilabete, Maldonado.
Indigenen aldeko protesta batean ikusi zuten azkenekoz, duela bi hilabete, Maldonado.
Indigenen aldeko protesta batean ikusi zuten azkenekoz, duela bi hilabete, Maldonado.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Chubut ibaian joan den asteartean aurkitutako gorpua Santiago Maldonado gaztearena dela baieztatu du haren familiak. Duela bi hilabete inguru ikusi zuten azkenekoz, komunitate indigena baten aldeko protesta batean parte harten ari zela. Poliziak protesta hura desegin egin zuen, eta familiak hasieratik salatu duenez, poliziaren errepresioaren biktima izan zen Maldonado.

"Gorpua Santiagorena da. Tatuajeak ezagutu ditugu", esan du Sergio Maldonado anaiak, Buenos Aireseko Justizia Auzitegi Gorenaren atarian.

Maldonadoren kasuak polemika handia piztu du Argentinan. Abuztuaren 1ean desagertu zenetik, familiak eta gobernuz kanpoko erakundeek Mauricio Macriren Gobernuari egotzi diote desagerpenaren ardura.

Orain, gorpuaren aurkikuntzaren inguruan Argentinako Gobernuak zabaldutako bertsioak ere, zalantzak sortu ditu. "Zalantza asko sortu dizkigu aurkikuntzaren prozedurak eta horren inguruan zabaldutako bertsioak. Ikerketak aurrera egiteko ordua da, eta Lleral epaileari presiorik gabe lan egiten utzi behar diote. Santiagorekin gertatu zela argitzea nahi dugu, bere heriotzaren erantzuleak zein diren jakiteko", esan du familiak agiri batean.

'Gorpuak ez du lesio zantzurik'

Kasuaz arduratzen den Gustavo Lleral epaileak esan duenez, autopsiaren arabera gorpuak ez du lesio zantzurik. Heriotzaren arrazoiak oraindik ez dituzte argitu.

55 adituk hartu dute parte autopsian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Buenos Airesko albisteak