Mundua -

Italia

Erreferenduma Lonbardian eta Venetonen, autonomia gehiago eskatzeko

Hamar milioi hautetsi baino gehiago bozkatzera deituta daude: 7.897.000 lonbardiar eta 3.725.000 veneziar. Kontsulta ez da loteslea.

Italiako Veneto eta Lonbardia eskualdeak erreferenduma egiten ari dira

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Lonbardia eta Venetoko (iparraldea) eskualdeak kontsulta-erreferendumak egiten ari dira igande honetan, Estatu zentralarekin negoziazioak irekitzeko eta autonomia eta baliabide gehiago eskatzeko helburuarekin, partaidetzan arreta jarrita.

Hauteslekuak 07:00etan ireki dituzte, eta 23:00etan itxiko dituzte (05:00-21:00 GMT). Hamar milioi hautetsi baino gehiago bozkatzera deituta daude: 7.897.000 lonbardiar eta 3.725.000 veneziar. Kontsulta ez da loteslea.

Lehenengoek Lonbardiak "berezitasunean eta batasun nazionalaren baitan oinarrituta, autonomia forma berriak eta baldintza partikularrak eskatzeko beharrezko ekimen instituzionalei ekitea" nahi duten erabaki beharko dute.

Bigarrengoek galdera zehatzago bat izango dute: "Venetoko eskualdeak autonomia forma berriak eta baldintza partikularrak izatea nahi al duzu?".

Kontsultak ez dira lotesleak, eta Italiako bi eskualde aberatsetako gobernadoreek deitu dituzte: Roberto Maroni lonbardiarrak eta Luca Zaia veneziarrak, Ipar Liga ultraeskuineko alderdikoak biak.

Negoziazioaren arrakasta, besteak beste, kontsultan izandako partaidetzaren araberakoa izango da. Baxua izatea aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Italiako albisteak