Mundua -

120 EGUNEKO DEBEKUAREN OSTEAN

AEBk atea ireki die errefuxiatuei berriz, baina 11 herrialde oztopatuta

Trumpek ez ditu identifikatu "arrisku handiagoa ekar lezaketen" herrialdeak, baina GKEek abisatu dute jada herrialde musulmanei baino ez diela eragingo.

Trump, lehengo astean. Argazkia: EFE
Trump, lehengo astean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk errefuxiatuak herrialdean berriz sartzea baimendu du, 120 egunez ateak itxita izan ostean, baina sartzeko eskariak sakonean aztertu eta oraindik identifikatu ez dituzten 11 herrialdeetako hiritarrak baztertzea, gutxienez hiru hilabetez, agindu du.

Donald Trump presidente estatubatuarrak eman du agindua asteartean eta, horrela, Gobernua errefuxiatuen eskariak aztertzen hasiko da. Atzo agortu zen, hain zuzen, ekainean onartutako debekuaren epea, 120 egunekoa.

Errefuxiatuen jarioa "modu orokorrean berrabiaraztea bat dator Estatu Batuetako segurtasun eta ongizatearekin", esan du Trumpek sinatu duen dekretuan. Kanpaina egin zuenetik defendatu du presidenteak errefuxiatuen artean terroristak ezkutatu litezkeela.

Gobernuak errefuxiatuek sartzeko eskaria egiten dutenean aktibatzen den prozedura aztertu nahi izan du, hori izan da atzo agortu zen debekuaren (120 egunekoa) helburu bakarra. Prozedura zorrotza da berez, izan ere, kasu batzuetan urteak ematen dituzte ebazpena emateko.

Berrazterketa horren ondorioz, Trumpen Gobernuak segurtasun neurri berriak iragarri ditu, besteak beste, eskatzaileen datu biografiko gehiago biltzea eta sare sozialetako historialean gehiago sakontzea, eskarietan aurkezten dituzten datuekin erkatzeko.

11 herrialde horien herritarren eskariak "kasuan kasu" aztertuko dira eta Gobernuak soilik baimenduko ditu "kanpo politikaren aldeko interesen" alde egiten dutenean, "AEBren segurtasun nazionala eta ongizatea arriskuan jartzen ez badute".

Errefuxiatuei ateak berriz irekiko badizkiete ere, Trumpen dekretuak kritikak eragin ditu zenbait ekintzaileren artean, esaterako, Errefuxiatuen aldeko Nazioarteko organizazioaren aldetik (RI, ingelesez).

"Gobernuak sei hilabete baino gehiago izan ditu politika berraztertzeko, martxoan emandako aginduarekin (ekainean sartu zen indarrean), eta berriz etorri da urrian, gehien bat musulmanei eragingo dien beste debeku bat berriz inposatzeko", esan du Eric Schuartz RIren presidenteak, ohar baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Donald Trump Errefuxiatuak azken ordukoa