Mundua -
Sarraskia Las Vegasen
Poliziak ez du oraindik topatu Las Vegasko hiltzailearen disko gogorra
Dirudienez, Stephen Paddockek disko gogorra atera zuen Las Vegasko Mandalay Bay hotelean aurkitu zuten ordenagailutik. Ikerketako gako nagusietako bat da.
agentziak
Las Vegasko (AEB) segurtasun indarrek ez dute oraindik topatu Stephen Craig Paddock country kontzertu batean 58 pertsona hil zituen tirotzailearen disko gogorra.
Poliziak azaldu duenez, Stephen Paddockek disko gogorra atera zuen Las Vegasko Mandalay Bay hotelean aurkitu zuten ordenagailutik, bere buruaz beste egin aurretik jende multzo handi baten aurka tiro egin zuen hoteleko gelan zuen ordenagailutik, hain zuzen.
Ikertzaileen esanetan, ordenagailuaren disko gogorra lagungarria izan liteke Paddockek sarraskia egiteko izan zituen arrazoiak argitzeko, ABC telebista katearen arabera. Hiltzaileak 47 arma zituen hotela horretatik tiro egiteko hartu zuen gelan, gehienak azkenaldian erositakoak.
Polizia Paddocken bizitza pribatuaren xehetasunak aztertzen ari da, eta Paddockek disko gogorretik datuak ezabatzeko softwarea erabili zuela jakinarazi du.