Mundua -
Atentatua
Dagoeneko 25 pertsona hil dira Somalian, atentatu bikoitzaren ondorioz
Erasoa Al Sabaab milizia islamistak egin zuen, larunbat honetan, Mogadiscio erdigunean. Bi autok eztanda eginda hasi zen, eta, gero, Nasa Hablod hotelari eraso egin zioten.
Agentziak | Erredakzioa
Dagoeneko 25 pertsona hil dira larunbat arratsaldean Al Shabaab talde terroristak egindako erasoaren ondorioz, Mogadiscio erdigunean, Somaliako hiriburuan. Bi autok eztanda eginda hasi zen erasoa, horietako lehena potentzia handikoa eta terrorista suizida bat gidari zuela, eta, gero, Nasa Hablod hotel ezagunaren aurkako erasoa egin zuten.
“Hotelari egindako erasoa amaitu da, baina 25 pertsona hil dira, tartean Poliziak, hoteleko guardia eta egoiliarrak. Kopuruak gora egin lezake”, adierazi du Mohamed Hussein ofizialak.
Huseinek azaldu duenez, hiru miliziano harrapatu dituzte, eta bi hil egin dira, Poliziaren esku amaitu behar zutela konturatzean lehergailuek eztanda eginarazita.
Hotelen diputatuak eta enpresariak daude. 2016an hilketa bat izan zen bertan, 16 lagun hil ziren. Lehenengo leherketa erdigunean izan zen, Presidentetza Jauregitik 600 metrora.
Bigarren leherketa minutu batzuk geroago izan zen, Somaliako Parlamentuko aintzineko egoitzatik oso hurbil. Gertaera hau Somaliako historiaren atentatu handitik bi astera pasatu da. 300 pertsona baino gehiago hil ziren, bonba-kamioi batek eztanda egitearen ondorioz.
Al Shabaak milizia islamistak bere gain hartu ditu atentatuak. “Ministroei eta segurtasun agintariei eraso egin diegu hotel barruan”, azaldu du Abdiasis Abu Musab Al Shabaab operazio militarreko bozeramaileak. Hotela Mohamed Abukar Islow Barne Segurtasun ministroarena da.