Mundua -

Hauteskunde aurreratuak

Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Islandian

Halere, zentrokoen babesa beharko dute gobernatu ahal izateko. Kontserbadoreek 21 diputatutik bost galdu dituzte, baina Ezker Berdeen Mugimenduaren aurrean garaipen nabarmena eskuratu dute.

Bjarni Benediktsson lehen ministroa, bozkatzen. EFE
Bjarni Benediktsson lehen ministroa, bozkatzen. EFE
Bjarni Benediktsson lehen ministroa, bozkatzen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bjarni Benediktsson lehen ministroaren Independentziaren Alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Islandian aurreratutako hauteskundeak, larunbat honetan, % 25,3 eskuratuta, botoen % 95 inguru zenbatuta; halere, zentroko hainbat indar beharko ditu gobernatu ahal izateko.

Kontserbadoreek 3,7 puntu gutxiago lortu dituzte, eta 21 diputatutik bost galdu dituzte; hala eta guztiz ere, Ezker Berdeen Mugimenduaren aurrean garaipen nabarmena eskuratu dute. Azken hauek zertxobait hobetu dituzte duela urtebeteko azken emaitzak, % 16,9 lortuta, 11 aulkirekin, bat gehiago.

Hirugarren postua Aliantza Sozialdemokratarentzat izan da, babesa bikoiztu du, % 12rekin, eta 7 aulki lortu ditu.

Alderdi Zentrista, Sigmundur David Gunnlaugsson lehen ministroa ohia buru duen alderdi berria, Parlamentuan sartu da, % 19,9 boto eskuratuta, baita 7 diputatu ere. Aurreko alderdi politikoak, Alderdi Aurrerakoiak, baino hamarren bat gehiago lortu du, 8 aulkirekin.

Alderdi Pirata % 14,5etik % 9,2ra jaitsi da; 10 diputatutik 6ra. Herriaren Alderdik % 69 lortu du, hau da, lau diputatu, Alderdi Erreformistaren berberak. Kontserbadoreekin batera koalizioan gobernatzen zuen azken horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hauteskundeak Zer gertatzen ari da Islandian?