Mundua -

EPAIAREN BERRIKUSPENA

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin du Oscar Pistoriusen kartzela-zigorra

13 urte eta bost hilabetekoa izango da, hasierako kartzela-zigorra (sei urtekoa) "oso barkabera" baitzen Estatuaren iritziz. Atletak neska-laguna hil zuen 2013an.

Oscar Pistorius atleta, epaiketaren saio batean. Argazkia: EFE.
Oscar Pistorius atleta, epaiketaren saio batean. Argazkia: EFE.
Oscar Pistorius atleta, epaiketaren saio batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Auzitegi Gorenak bikoiztu egin du Oscar Pistorius atletaren kartzela-zigorra ostiral honetan; izan ere, sei urtekoa jarri zioten, baina 13 urte eta bost hilabetekoa izatea erabaki dute orain. Estatuaren iritziz, orain arte ezarrita zuen zigorra "oso barkabera" zen.

2016ko uztailean sartu zuten kartzelan Pistorius, Reeva Steenkamp bere neska-lagunaren hilketaren errudun izatea egotzita; 2013ko San Valentin egunean gertatu zen, eta gertakariak ikusmin handia sortu zuen mundu osoan.

Ostiral honetan, atleta ez zegoen auzitegian Gorenak jakinarazi dionean gutxienez 15 urteko kartzela-zigorra bete beharko duela, Hegoafrikako legea betez; Pistoriusek kartzelan emandako epea kendu dio zigorrari.

Biktimaren familia: "Argi geratu da justizia nagusitu ahal dela"

Hasiera batean, gizahilketa ausartegiagatik kondenatu zuten, eta bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina sei urtera igo zuten gero, Gorenak hilketa izan zela ebatzita.

Reeva Steenkamp modeloaren familia pozik agertu da oraingo erabakiarekin; izan ere, horren ustez, "azkenean argi geratu da justizia nagusitu ahal dela Hegoafrikan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Delituak albisteak Eguneko albisteak