Mundua -

AEB

Kaliforniako suteek hildako bat eta 500 etxe suntsitu utzi ditu

Estatuko agintariek azaldutakoaren arabera, inoiz izandako larrialdirik okerrena izan da.

Suteak Kalifornian. EFE
Suteak Kalifornian. EFE
8.700 suhiltzaile dabiltza sua amatatzeko lanetan

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalifornia hegoaldean (AEB) izandako suteek hildako bat eta 500 etxe suntsitu utzi ditu. Horrez gain, milaka pertsona atera behar izan dituzte haien etxeetatik. Estatu honek inoiz bizi izandako larrialdirik okerrena izan dela esan dute agintariek.

Ventura konderriko osasun-etxeak 70 urteko emakume baten heriotza baieztatu du. Antza denez, suteetatik ihes egiten ari zela, auto-istripua izan zuen. Gorpua Santa Paula hiritik hurbil dagoen errepide batean aurkitu zuten.

Agintariek airearen kalitate txarrak eta keak umeengan, helduengan eta arnas-arazoak dituzten pertsonengan izan ditzaketen kalteen berri eman diete hiritarrei.

Etxetik ez daitezela atera eskatu diete Los Angeles konderriko biztanleei; Santa Barbaran, berriz, maskarak banatu dizkiete, ahoa eta sudurra estaltzeko.

Astelehenaz gero, suak 67.300 hektarea suntsitu ditu, Chicago hiriarena baino azalera handiagoa, alegia.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea