Mundua -
Sariak
Arma nuklearrak debekatzea eskatu du ICAN kanpainak Bakearen Nobela jasotzean
Bestalde, giza eskubideei jaramonik ez zaiela egiten salatu dute gainerako sarituek. Birmaniako rohinya talde etnikoaren kasua nabarmendu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Arma Nuklearrak deuseztatzeko Nazioarteko Kanpainak (ICAN) arsenal horiek debekatzeko itunarekin bat egitera deitu ditu potentzia atomikoak gaur Oslon Bakearen Nobel saria jaso duenean, gizateriaren gaineko mehatxuarekin amaitzeko.
"Zentzuzko hautaketa bakarra gara, arma nuklearrak munduko osagai gisa onartzea baztertzen dutenak ordezkatzen ditugu. Gurea da errealitate bakarra, alternatiba pentsaezina da", esan du Beatrice Fihn ICANeko zuzendari exekutiboak.
Setsuko Thurlowrekin batera jaso du Fihnek Nobel saria, ekitaldi hunkigarri batean. Alboan Setsuko Thurlow izan du. 1945ean AEBk Hiroshiman (Japonia) jaurtitako bonba atomikotik bizirik atera zen Thurlow. Arma nuklearrak “egon daitekeen gaitzik okerrena” dela defendatu du.
Nobel saridunek mundo osoan giza eskubideei jaramonik ez zaiela egiten salatu dute
Oinarrizko giza eskubideei "ez zaie jaramonik egiten" mundu osoan. Birmaniako rohinya etnia ipini du adibide gisa Carl-Hendrik Heldin Nobel Sarien fundazioko presidenteak gaur Stockholmen (Suedia).
Nazioartean kezka eragiten duen gai hori Suediako errege-erreginak buru izan dituen ekitaldian azaleratu dute Fisika, Kimika, Medikuntza, Literatura eta Ekonomia arloetako Nobel saridunek.