Mundua -
AEB
Hainbat lagun hil dira Seattlen izandako tren-istripuan
83 pertsona zeramatzan trena autobide baten gainera erori da, Seattle kanpoaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez sei pertsona hil eta 70 baino gehiago zauritu dira Seattlen (AEB) izan den tren-istripuan. Trena erreitik atera eta autobide baten gainera erori da. Ezbeharraren ondorioz, autobidea erabat itxi dute.
Amtrak tren konpainiak azaldu duenez, trenean 78 bidaiari eta bost langile zihoazen. Poliziak baieztatu du gutxienez sei pertsona hil egin direla. Antza, 77 lagun ospitalera eraman dituzte, horietako hiru larri.
Trena goizeko 06:00etan (AEBko ordua) abiatu da eta oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko erreitik atera da.
Garraio Departamentuak adierazi duenez, trenbide berri batetik zihoan trena, bihurguneak eta noranzko bakarreko tunelak saihesteko eraikitakoa, hain zuzen ere.