Mundua -

Polonia

EBk Polonia zigortuko du, abian jarri duen erreforma judizial polemikoa dela eta

Bruselak dio erreforma horrek botereen arteko banaketa urratzen duela. Poloniako Gobernuak ziurtatu du erreformarekin aurrera egingo duela.

Andrzej Duda Poloniako presidentea. Argazkia: EFE
Andrzej Duda Poloniako presidentea. Argazkia: EFE
Andrzej Duda Poloniako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Kontseiluak Polonia zigortzeko prozedura jarri du abian, eta Europar Batasuneko Itunaren 7. artikulua aplikatuta, boto-eskubidea kenduko dio erakunde horretako Parlamentuan.

Poloniako Gobernuak hasitako erreforma judizialak "Zuzenbide Estatua urratzen" duela argudiatuta hartu du aipatu erabakia. Lehen aldia da 7. artikulua ezartzen dela.

Zigorraren berri izan eta gutxira, Andrzej Duda presidente poloniarrak iragarri du Parlamentuak onartutako azken egitasmoak berretsi egingo dituela, eta, beraz, Auzitegi Gorena eta Epaileen Kontseilu Nazionala erreformatu egingo dituztela.

Poloniako Gobernua Europar Batasuneko erakundeekin hitz egiteko prest dagoela adierazi, baina erantsi du ez duela onartuko "aldebakarreko erabaki bidegaberik".

Horrenbestez, Poloniako sistema judiziala eraberritzeko prozesuarekin aurrera jarraituko duela esan du, "hala agindu nielako boto-emaileei". Dudak 2015ean eskuratu zuen boterea.

Lehendabizi, Auzitegi Konstituzionalaren erreforma gauzatu zuen eta ondoren hainbat lege onartu zituen, Auzitegi Gorenaren, Epaileen Kontseilu Nazionalaren, epaitegien eta fiskaltzaren funtzionamendua eta konstituzioa aldatzeko.

Erreforma honek Polonian ere harrotu ditu hautsak. Kalean manifestazioak izan dira eta, Europar Batasunak bezala, oposizioak uste du aldaketa horien bidez botereen arteko banaketa urratzen dela eta justizia kontrol politikoaren menpe egongo dela aurrerantzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Europar Batasuna Gaurko azken orduko albistea Auzitegi Konstituzionala Polonia azken ordukoa