Mundua -

Ezbehar larria

Gutxienez 48 pertsona hil dira Perun, autobus bat sakan batetik erorita

Ibilgailuak 55 bidaiari inguru zeramatzan. Autobusak Huacho eta Lima hiriburua lotu behar zituen. Antza denez, kamioi baten aurka talka egin du errepidetik atera baino lehen.

Gutxienez 48 pertsona hil dira Perun, autobus bat sakan batetik erorita. Irudia: Reuters
Gutxienez 48 pertsona hil dira Perun, autobus bat sakan batetik erorita. Irudia: Reuters
Gutxienez 48 hildako Perun, autobus bat sakan batetik erorita

2:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 48 pertsona hil dira Perun astearte honetan, autobus bat sakan batetik erori ondoren, Pasamayon, herrialdearen erdialdean, Peruko segurtasun indarrek jakitera eman duenez.

San Martin de Porres enpresako autobusak 55 bidaiari inguru zeramatzan, Andina bertako albiste-agentziak azaldu duenez.

Ibilgailuak Huacho eta Lima hiriburua lotu behar zituen. Dirudienez, kamioi baten aurka talka egin du errepidetik atera baino lehen, Pasamayoko Serpentin ezagunean.

Hermán Valdivieso Carpio Huaralgo poliziaburuak azaldu duenez, dozena bat gorpu erreskatatu eta Chancayko gorputegira eraman dituzte eta beste dozena inguru erreskatatze bidean omen daude.

Peruko suhiltzaileek El Comercio egunkariari esandakoaren arabera, itsasgorarekin batera bertan behera utzi dituzte erreskate lanak beraien bizia arriskuan zegoelako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa Peru azken orduko albisteak