Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Trump: 'El Salvador, Haiti eta Afrikako zenbait herri zulo zikinak dira'

Mundua

AEB

El Salvador, Haiti eta Afrikako zenbait herri 'zulo zikinak' direla esan du Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/12

AEBko presidenteak immigrazio bilera batean egin ditu adierazpenok, eta Etxe Zuriak ez ditu ukatu bere hitzak.

  • Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE.

    Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE.

    Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump AEBko presidenteak "zulo zikinak" deitu die El Salvador, Haiti eta Afrikako zenbait herriri, eta Norvegiako etorkinak nahiago lituzkeela aditzera eman du, The Washington Post egunkariak ostiral honetan zabaldu duenez.

"Zergatik etortzen dira gurera kaka zulo herri horietako pertsonak?, esan du Trumpek legegileekin Etxe Zurian izandako immigrazio bilera batean.

Aldi baterako Babes Egoera (TPS) programatik orain dela gutxi kanpo gelditu diren El Salvador, Haiti, Nikaragua eta Sudan herrietako zenbait herritarrei Estatu Batuetara sartzeko bisa emateko legegileek aukera proposatu ziotenean erantzun zuen horrela Trumpek.

Norvegia bezalako herrietako etorkin gehiago etorri beharko liratekeela esan du Trumpek.

Los Angeles Times egunkariak ere Trumpen hitzak baieztatu ditu, eta irainak bota aurretik AEBko presidenteak honako hau galdetu zuen: Zertarako nahi ditugu Haitikoak hemen?, zertarako nahi  dugu Afrikako jende guzti hori hemen?

Etxe Zuriak ez ditu Trumpen hitzak ukatu

"Washingtoneko zenbait politikariek atzerriko herriak defendatzea erabaki dute, baina Trumpek beti borrokatuko du estatubatuarren alde", esan du Raj Shah (Etxe Zuriko bozeramaile batek) agiri batean.

"Gure herria indartsuagoa egiteko irtenbide iraunkorren alde egiten du lan Trump presidenteak", gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena