Mundua -
Kolonbia
Kolonbiako Gobernua zezenketen aurka jarri da, eta kentzeko legea eskatu du
Barne Ministerioaren iritziz, zezenketak, herrialdean, "desagertzen ari dira", "zenbait epai-erabakirengatik, eta herritarren kulturan aldaketa gauzatu delako".
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbiako Gobernua herrialdean zezenketak egotearen aurka jarri da, eta, halaber, deia egin dio Ordezkarien Ganberari, xede izanik aipatutako Ganberak jarraitzea eztabaidatzen lege-proiektu bat, zezenketak Kolonbian kentzeko.
Agiri batean, herrialdeko Barne Ministerioak adierazi du "zezenketak, antza, desagertzen ari direla" Kolonbian; bi arrazoi zehaztu ditu horretarako: batetik, hainbat epai-erabaki, eta, bestetik, herritarren kulturan aldaketa izan dela.
Bogotako La Santamaria zezen-plaza oraintxe irekiko dute berriro, beste denboraldi baterako. Aurten, aurreikusita dago zenbait toreatzaile ospetsuk parte hartzea bertan; besteak beste, Enrique Ponce eta Julian Lopez 'El Juli' espainiarrak, Sebastian Castella, Cayetano, eta Luis Bolivar kolonbiarra izango dira bertan.
Barne Ministerioak gogorarazi duenez, Gorte Konstituzionalak erabakia emana du, xede izanik Kongresuak zezenketen gaineko lege bat ebaztea; horretarako, 2019ko maiatzaren 10era arte du epea.
1-3 urte bitarteko kartzela-zigorrak
"Egingo ez balu, hau bezalako jarduerek, non animaliak txarto tratatu eta heriotza eta haien osasunerako oso larriak diren lesioak eragiten diren, kartzela-zigorrak ekarriko dituzte, 1-3 urte bitarteko zigorrak, alegia; beste zigorrak eta isunak ere ekarriko dituzte", dio Ministerioak.
Colombia Taurina patzuergoaren datuen arabera, aurreko hamarkadan 50.000-70.000 sarrera saltzen ziren urtero Bogotan, zezenketak ikusteko, baina 2017an, aldiz, 28.000 saldu zituzten. Munduko zortzi herrialdetan daude baimenduta zezenketak; hau da, Kolonbian, eta beste zazpitan.
Ministerioak, halaber, deia egin die zezenketen aurkakoei, horien manifestazioak baketsuak izan daitezen. Iazko denboraldian, Bogotan, 3.000 polizia-agente mugitu zituzten; hau da, futboleko partida nagusietan erabiltzen kopurua lau aldiz biderkatu zuten.