Mundua -

Astindua

6,1 graduko lurrikara izan da Afganistanen

Oraingoz ez dute jakitera eman biktimarik izan den.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,1 graduko lurrikara izan da gaur Kabulen (Afganistan). Oraingoz, baina, ez dute jakitera eman biktimarik izan den.

Afganistango komunikabideen arabera, seismo gogorra izan da. Kabul hiriburua ez ezik, Mazar i Sharif (ipar-ekialdea) hiria ere astindu du.

Lurrikarak Hindu Kush mendilerroan izan du epizentroa (herrialdearen iparraldea, Afganistanen eta Pakistanen arteko mugan), 180 kilometroko sakoneran, Mediterraneo-Europa Zentro Sismologikoak (EMSC, ingelesezko sigletan) emandako datuen arabera. Pakistanen ere sentitu dute dardara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Lurrikarak munduan